Udareak, txokolatea toffearekin

Prestaketa
Udareak ardo beltzetan, azukrearekin eta limoiarekin egosi. Egosita daudenean, egoste-likidotik atera. Murriztu egosketa-likidoa karamelu trinko bat osatu arte. Erdiprestatu esne-gaina karameluaren zati batekin eta ardo epelarekin, toffeea osatzeko. Erdibituko ditugu udareak. Udare-erdia xerratu, eta beste erdia ardo- eta esne-gainezko toffeearekin bete. Txokolatez estaliko dugu udarearen erdia. Platera gozoki epelaren zati batekin apainduko dugu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
518 | 23,5g | 13,6g | 50,9g | 0g |
26% | 34% | 68% | 57% | 0% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Fruta hartzen ez duten pertsonak ere gozatuko dute postre horren zapore gozagarriaz, eta, gainera, udarearen nutrizio-ezaugarri osasungarriez baliatuko dira. Fruta horrek ur asko du eta karbohidrato ugari. Zuntz-iturria da, eta mineralen artean, potasioa nabarmentzen da, eta, hipertentsioa izanez gero, haren kontsumoa onuragarria da. Nolabaiteko ahalmen lehorgarria ematen dioten taninoak ditu, eta horregatik gomendatzen da beherakoa geldiarazteko. Errezetaren gainerako osagaiek zapore atsegina izateaz gain, hainbat elikagaitan aberasten dute eta nabarmen handitzen dute kaloria-balioa. Txokolatea eta esne-gaina gantz saturatuen iturri dira; hiperkolesterolemia izanez gero, ez dira gomendagarriak, eta kaloria asko dituztenez, neurriz hartu behar dira obesitatea edo gehiegizko pisua izanez gero. Txokolatean, bereziki beltzean, flabonoide izeneko substantzia antioxidatzaile batzuk aurkitzen ditugu, bihotzaren eta arterien osasuna babesten laguntzen dutenak. Azukreak karbohidrato sinple ugari ematen ditu, eta, txokolatearekin batera, postre hori ez zaie komeni diabetesa dutenei. Ardoaren eta koñakaren alkohola egosten denean lurruntzen denez, ez dago eragozpenik haurrek postrea dastatzen parte har dezaten. Jatorduetan ardo beltza neurriz kontsumitzeak gaixotasun kardiobaskularrak izateko arrisku txikiagoa dakar, edari hori eragin antioxidatzaileko konposatu polifenolikoen iturri baita, hala nola resveratrola eta kerzetina.
- Ácido úrico y gota
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Estreñimiento
- Hipertensión arterial
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Alergia a la caseína
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis