Untxia Dijon-en ziapearekin

Prestaketa
Bota gatza eta piperra untxiari, eta igurtzi ziapea barrutik eta kanpotik. Jarri azpil batean labean erretzeko, aldez aurretik oliba-olioz igurtzita, barruan hiru edo lau baratxuri-ale dituela. Sartu aurrez berotutako labean 200 ºC-tan. Egoste erdian (20 minutura) ezkai txikitua bota, gainetik, gustu hobea emateko. Erre ondoren, atera plakatik eta zatitu zati erregularretan. Plaka beroan ardo zuri pixka batekin errekuperatuko ditugu zukuak, eta untxia salbatuko dugu zuku horiekin. Patata erreekin batera, beste plaka bat jarriko dugu labean, tipula pixka batekin.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
278 | 16,5g | 3,8g | 0,5g | 0,6g |
14% | 24% | 19% | 1% | 11% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Untxia haragi zurien multzoan sartzen den haragia da, koipe gutxi duelako. Horregatik, elikagai hori beren dietan murriztu behar dutenei gomendatzen zaie. Urdail-arazoren bat izanez gero digestio-arrisku txikia izan dezakeen zuntz-haragia da, nahiz eta norberaren tolerantziaren araberakoa izan. Nutrizio-ezaugarrien artean, balio biologiko handiko proteinak eta bitamina-ekarpena nabarmentzen dira, bereziki B taldekoak.Populazioaren haragi-kontsumoa nahiko handia
bada ere, eta, hala, dietako proteinak handitzen badira, gomendagarriagoa da okela zuriak maiz hartzea, hala nola hegaztiak edo untxia, eta ez beste haragi koipetsuago batzuk, hala nola arkumea edo txerria.
Dijon-en ziapea Frantziako ezagunenetako bat da. Sukaldean era guztietako arrain eta haragia ontzen da, eta hainbat saltsatan parte hartzen du. Ezkaiarekin batera, zapore aparta ematen die ehizakiei; adibidez, untxiari.Patatekin egindako goarnizio
batek dieta orekatua egiteko behar diren karbohidratoak bermatzen dizkigu; beraz, entsaladaz edo barazkiz egindako lehen plater batek osatuko ditu menu goxo horren zuntz eta bitaminak.
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Diabetes mellitus
- Hipertensión arterial
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia