Urdaiazpiko-tortilla ogitartekoa gaztarekin eta tomate-saltsarekin

Prestaketa
Zatitxotan moztu urdaiazpiko ondua. Irabiatu arrautzak eta egin lau tortilla, arrautza banarekin. Zatitutako urdaiazpikoa lau tortillen artean banatuko dugu. Zartagin batean, oliba-olio pixka batekin, jarri lau tortillak, opiltxo-itxura eginda, eta bildu. Tortilla mamitu ondoren, ogitxo ireki batean jarri, tomate-saltsa batekin igurtzita. Tortilla beroaren gainean bi gazta-xerra jarriko ditugu. Sartu mikrouhin-labean 15 segundoz potentzia maximoan, gazta pixka bat urtu arte. Unean bertan zerbitzatu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
683 | 35,8g | 12,5g | 2,7g | 1,8g |
34% | 51% | 63% | 3% | 31% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Ogitartekoa plater osatua da, eta denbora gutxian prestatzen da. Entsaladarekin edo barazkiekin batera, dieta orekatua egin daiteke. Ogitarteko honen osagaiak -tortilla, urdaiazpikoa eta apena- kalitate oneko proteinak dira. Ogitxoek karbohidrato konplexu ugari ematen dituzte, organismoari energia ematen diotenak. Tomate-saltsa likopeno edukiagatik nabarmentzen da. Hainbat ikerketa zientifikok erakutsi dutenez, likopenoak propietate antioxidatzaileak ditu, eta dietan substantzia horretan aberatsak diren elikagaiak sartuz gero, murriztu egiten da hainbat minbizi-motaren arriskua, baita gaixotasun kardiobaskularren eta endekapenezkoen arriskua ere.
- Ácido úrico y gota
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipertensión arterial
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Cálculos en la vesícula biliar
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)