Urraburua gari-zainzuriz eta azenarioz betea

Prestaketa
Arrandegian, ezkatak, azala, hezurrak eta tripak garbitzeko eta urraburuak bizkarrean emateko eskatzen dugu. Zuritu azenarioak eta moztu zerrenda mehetan. Gari-zainzuriak zuritu eta zerrenda erregularretan moztu. Bota oliba-olioa kazola batean, txikitu baratxuria eta bota pixka bat gorritzeko. Ondoren, azenarioak eta gari-zainzuriak gehituko ditugu. Bota dezagun baso erdi bat ardo barazkietara eta bota gatza eta piperbeltza. Alkohola lurruntzea espero dugu, eta 10 minutuz su ertainean janaria prestatzen uztea. Xerrak luzetara ebakitzen hasiko gara, eta 16 xerra fin aterako ditugu. Ondoren, bota gatza eta piperbeltza eta bota oliba-olio txorrotadatxo bat. Jarri xerra bakoitzean gari-zainzuri pixka bat eta prestatutako azenario-zerrenda batzuk. Kontu handiz biribiltzen hasiko gara, eta zotz batez lagunduko dugu, itxita mantentzeko eta betegarria ez ateratzeko. Jarri lau arrain-biribilkiak barazki-lapiko berean, eta utzi 10 minutuz estalita egosten. Azkenik, azenarioekin eta gari-zainzuriekin batera zerbitzatu, osorik edo puregailutik pasatuta, krema bat osatuz, eta piperbeltz pixka bat bota gainean.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
219 | 11,3g | 1,7g | 5,1g | 0,4g |
11% | 16% | 8% | 6% | 7% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Urraburua arrain erdi-koipetsua da, haragiaren kalitateari esker oso
preziatua. Balio biologiko handiko proteina-iturri ona da, baita zenbait mineral-iturri
ere, hala nola potasioa, fosforoa, burdina... Errezeta honetan
urraburua ez da ohikoa, zainzuriz eta azenarioz beteta prestatzen baita.
Bitaminatan, mineraletan
eta eragin antioxidatzailea duten substantzietan aberatsak diren elikagaiak dira. Arraina prestatzeko modu hori oso egokia izan
daiteke haurrek jateko gogoa
izan dezaten, haien presentzia deigarriari eta xerretan hezurrik ez izateari esker.
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Alergia al pescado
- Cálculos renales