Zainzuri gainerreak

Prestaketa
Lehenik eta behin, saltsa egingo dugu. Horretarako, gurina ontzi txiki batean urtu, eta ondo bero dagoenean irina bota eta etengabe biratu, pikorrik gabeko nahasketa lortu arte. Esne beroa astiro bota, errebolberra egiteari utzi gabe. Gatza eta piperbeltza bota, eta saltsa lodia dagoenean, kendu sutatik. Jarri xukatutako zainzuriak erretilu batean edo labe-iturri batean. Atera zainzuriak bexamel saltsarekin eta banatu gainetik gazta parmesanoa. Sartu zainzurien erretilua aurrez berotutako labean, 250 °C-an. Gainazala gorritu ondoren, atera zainzuriak labetik eta zerbitzatu bero.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
280 | 16,9g | 9,2g | 10,6g | 0,9g |
14% | 24% | 46% | 12% | 14% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Zainzuria ia ura eta zuntz hutsa da; beraz, idorreria izanez gero, oso egokia da jatea. Mineralak eta bitaminak ere baditu, baina kopuru txikitan, gutxiago egosi ondoren. Era berean, asparragina ugari du, zaporea definitzen duen osagaia. Zainzuriek desabantaila bat dute, purina ugari baitituzte; beraz, neurriz kontsumitu behar dira hiperurizemia edo hezueria izanez gero. Bexamel saltsak eta errezeta honekin batera doan gaztak nabarmen handitzen dute gantz-edukia (batez ere, gantz saturatuak) eta kaloria kopurua. Horregatik, errezeta hau adin guztietarako da egokia, baina ez argaltzeko edo gantzak kontrolatzeko dieta egiten dutenentzat. Zeliakiaren kasuan ere ez da egokia, gari-irinaren ordez arto-irina erabiltzen denean izan ezik.
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipertensión arterial
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso