Zerba eta kanonigoen zopa kalabazarekin

Prestaketa
Zerbak eta kanonigoak garbitu. Kubo txikitan zuritu eta txikitu kalabaza. Egosi barazkiak 2 litro ur irakinetan olio txorrotadatxo batekin, baratxuri-hortzarekin eta tipularen erdiarekin batera. Barazkiak egosi ondoren (irakiten ordu erdi eman ondoren), atera lapikoa sutatik, kendu tipula zopatik eta sartu irabiagailua, eta txikitu barazkiak egosketa-saldan. Lurrunetan edo eltzean kozinatzen bada, egoste-denbora nabarmen murrizten da, eta elikadura-galerak txikiagoak dira. Barazki-salda birrindua dugunean, iragazi egingo dugu, finago gera dadin. Jarri berriro lapikoa barazki-salda sutan, eta, irakiten hasten denean, bota zopetarako pasta. Utzi egosten zopa prestatu arte (10 minutu inguru). Gatz-puntuan jarri eta zopa piperbeltza bota eta jateko prest dago. Bero zerbitzatzen dugu.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
94 | 0,6g | 0,1g | 2g | 0,5g |
5% | 1% | 0% | 2% | 8% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Zopa atsegina eta erosoa da, eta, batez ere barazkiekin eginda dagoenez, osasungarria eta arina da. Edozein errezeta da egokia barazkien kontsumoak osasunarentzat dituen abantailak aprobetxatzeko, bai plater nagusi gisa, bai beste elikagai batzuen hornigai gisa. Barazkiek balio kaloriko txikia dutenez, oso egokiak dira argaltzeko dietetan sartzeko, eta zuntz asko dutenez, idorreria duten pertsonentzat onuragarriak dira. Zopa horretan sartzen diren barazkiek bitamina eta substantzia antioxidatzaile ugari dituzte, eta erradikal askeen aurrean babes-efektua eragiten dute. Zerbak eta kanonigoak azido folikoa dutelako nabarmentzen dira. Bitamina horrek gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua murrizten du, eta ezinbestekoa da fetuan malformazioak saihesteko, hala nola arantza bifidoa. Kalabazarekin batera, salda aberasten dute betakarotenotan edo A probitamina, eragin antioxidatzailekoa, eta organismoak azalaren eta ikusmenaren osasuna mantentzen laguntzen du. Orea karbohidratoen iturri da, zelulen energia-iturri nagusia baitira. Kirol jarduerak egiten dituztenei edo lan fisiko zein mental handia dutenei gomendatzen zaie.
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Intolerancia al gluten (celiaquía)