Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Errezeta-bertsioak bidaltzea

Errezeta-bertsioak bidaltzea

Lasai egon gaitezke haurrek eta nerabeek eskolan jaten dutenarekin: eskoletako jantokiak egoki ari dira egiten beren etxeko lanak. HELENA proiektuak dioenez (haur eta gazteek elikaduraren eta osasunaren arloan dituzten ohiturak ikertzen ditu, eta Europako Batzordearen Esparru Programak finantzatua dago), eskolan jaten duten haur eta nerabeen dieta, oro har, kalitate hobekoa da etxean jaten dutenena baino. Hori bai, betiere nutrizionista aditu batek diseinatu duenean.

Dietistak, hezitzaileak eta osasun arloko arduradun publikoak bat datoz: ikastetxeak funtsezko lekuak dira ohitura osasungarriak hartzeko eta modu osasungarrian jaten ikasteko. Horretaz gain, eskolan jaten duten haurrek arrisku gutxiago dute gizentasuna edo gehiegizko pisua izateko, halaxe dio Espainiako Osasun Ministerioaren Aladino ikerketak. Baina txosten horrek ez du argitzen nutrizio arloko desberdintasunengatik bakarrik gertatzen den hori edo badagoen beste zerbait gehiago, zeren ez baititu aztertzen gehiegizko pisuarekin zerikusia duten faktore sozioekonomikoak, adibidez familia batek eskolako jantokia ordaindu ezin ez izatea.

ESKOLAKO MENUAREN DISEINUA

Lasai egoteko beste arrazoi bat ere bada, adituen esanetan: menuak ez direla, inondik ere, inprobisatuak. 2005. urteaz geroztik, Nutrizioa, Ariketa Fisikoa eta Gizentasunaren Prebentzioa sustatzeko Estrategia lantzen da Espainiako Estatuan, eta 2011. urtean, berriz, Elikadura arloko Segurtasunari buruzko Legeak jarraibide batzuk ezarri zituen administrazioak gainbegiratu zitzan eskoletako menuak -autonomia erkidegoen esku dago eskumen hori-, eta baita dietista eta nutrizionista profesionalek ere. Neurri horrek, dena konpondu ez badu ere, hobetu egin ditu menuak azken urteetan.

DENAK EZ DAUDE HAIN POZIK

Hiru eredu daude eskoletako jantokietan. Lehenengoa, bizitza guztikoa, sukaldea eta sukaldariak eskolan bertan dituena. Beste zenbaitetan kanpoko enpresa batek eramaten ditu bere profesionalak eskolara, eta haiek prestatzen dute otordua. Baina hirugarrena da haserre gehien sortzen duena, batez ere gurasoen artean; eredu horretan, janaria egina eramaten dute eskolara, beroa edo hotza, eta eskolan bukatzen dituzte prestatzeko lanak edo berotu eta zerbitzatu egiten dute. Janari lerro hotza edo cateringa esaten zaio horri.

Guraso elkarte nagusiek ere eredu hori kritikatzen dute gehien, eta salatzen dute lerro hotzak -gero eta gehiago zabaltzen ari da, batez ere ikastetxe berrietan- antz handiagoa duela aurrez kozinatuta dagoen janariarekin eta ez hainbeste etxekoarekin. Erkidego guztietan, dena den, ez daukate egoera bera. Madrilen eta Galizian gehiengoa dira sukaldaria duten ikastetxeak (ikastetxeen %85ek eta %80k beren sukaldeak dauzkate), baina ez da hala gertatzen Andaluzian, Gaztela eta Leonen, eta Euskal Autonomia Erkidegoan.

ZEIN DA EREDU ONENA?

Nutrizioaren Espainiako Fundazioak irudikatu egin du nolakoa izan behar lukeen eskolako jantoki idealak. Lehen platera eta bigarrena eskaini behar ditu, eta postrea ere bai. Menuak txandakatu egin behar ditu haragia, arraina eta arrautzak, eta guarnizioetan, berduren aldeko hautua egin behar du; osatzeko, ogia eta ura eskaini behar ditu. Postrerik orekatuena fruta atal bat da haur eta nerabeentzat, nahiz eta esnez egindako postre bat ere eduki dezakeen menuak astean behin (jogurta, adibidez). Guztira, ikasleek energia arloan dituzten beharrizanen heren bat bete behar du menuak.

Baina jatea ez da elikatzea soilik. Harremanak egitea ere bada, partekatzea, gozatzea eta ikastea; eskolako jantoki idealak aukera eskaini behar die neska-mutilei osagai eta zapore berriak ezagutu ditzaten, eta horrekin batean, ohitura osasungarriak eta bizikidetza sustatu behar ditu.

Ez dezakegu utzi nutrizioaren ardura guztia ikastetxeen gain. Adituek diote, bai jantokian eta bai etxean, hurbileko elikagaiak hautatzen erakutsi behar zaiela, eta helduaroko dieta antolatzerakoan, fruta eta berdura fresko gehiago sartzen, lekale gehiago eta animalia jatorriko produktu gutxiago. Eta erosketak egitera ere haiekin joan behar dela.

(Ia) mundu guztiaren esku dagoen zerbitzua

  • 17.535 ikastetxek daukate, hasi Haur Hezkuntzatik eta Batxilergoraino, jantoki zerbitzua (publikoak dira 10.166. Gainerakoak, pribatuak edo itunpekoak).
  • 4,59

Iturria: CEAPAk eskola jantokien inguruan egindako txostena, 2016koa; MECD Datuak eta zifrak, 2016-2017 ikasturtea; Espainiako Osasun Ministerioa.

Aditua: Teresa Valero, informazioaren eta zabalkunde zientifikoaren arloko zuzendaria Nutrizioaren Espainiako Fundazioan: ?Eskolako menuan aukera gutxi izaten da arrain urdinetan, eta fruta eta barazki errazioak ez dira aski?.


Dietista-nutrizionista da, eta ikasleek eskolan zer jaten duten zaintzeko ardura dauka. Teresa Valerok onartzen du aurrerapenak egin direla, baina iruditzen zaio oraindik ere bide luzea dagoela egiteko: ?Eskoletako menu askok oraindik ere gatz gehiegi izaten dute, eta haragia ere gehiegitan jartzen da, eta, aldiz, falta izaten dituzte berdurak eta barazkiak?. Aragoiar hau sinetsita dago haur eta nerabeek egun jaten dutenak baldintzatuko duela etorkizuneko helduen osasuna.

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak