Diabetesa duen txakur baten gorputzak ez du behar duen intsulina guztia sortzen. Hormona hori garrantzitsua da, animaliak hartzen dituen elikagaiak bere organo eta muskuluek aprobetxa ditzaketen elikagai bihurtzen laguntzen baitu. Otorduetan aldaketa erraz batzuk eginez gero, gaixorik dagoen gure maskota bizi-kalitate hobeaz gozatuko du.
Diabetea duten txakurrek (albaitariek mellitus diabetea deitzen diote) ez dute egiten gorputzak behar duen intsulina guztia. Intsulina animaliaren pankrea sortzen duen hormona da, eta odolean zehar bidaiatzen du, txakurrak irensten dituen elikagaiak muskuluak eta organoak aprobetxa ditzaketen elikagai bihurtzeko.
Hala ere, txakur diabetiko guztiek ez dute arazorik bizitzeko behar duten intsulina-hormona kantitatea sortzeko.
Diabetesa duten txakurrek ez dute egiten gorputzak behar duen intsulina guztiaBatzuetan, animaliaren pankrea ondo dabil, eta gorputzak ez du ikasi hormona baliotsu hori behar bezala aprobetxatzen. Bi kasuetan, emaitza antzekoa da: elikagaien azukrea (glukosa) odolean metatzen da behar duten zeluletara iristen ez delako. Eta glukosa hori gabe, gure maskotaren gorputzak ez du behar duen energia lortzen.
Bizitza osoan txakurrari lagunduko dion gaixotasuna da diabetea. Patologia hori duen txakurrak albaitariaren zaintza behar du maiz, intsulinarik ezak, besteak beste, bihotzaren funtzionamenduan arazoak sor baititzake. Diabetesak txakurrarengan eragiten dituen beste arazo batzuk zirkulazio-sisteman arazoak izan daitezke, edo itsu-mota batzuk.
Albaitariaren kontrola ordezkaezina den arren, txakurraren elikaduran aldaketa txiki batzuk egiteak lagundu egiten du txakur diabetikoaren osasuna zaintzen, eta gaixotasuna kontrolatzen.
Diabetesa duen txakurra elikatzeko zuntza
Diabetesa duen txakur baten dietan zuntz asko duten elikagaiak sartu behar dira. Horrek murriztu egiten du elikagaien karbohidratoak deskonposatzeko abiadura, eta tapoi gisa jokatzen du; tapoi horrek, neurri batean bederen, odoleko azukre-mailan (glukosa) bat-batean igotzen diren eta maskota diabetikoaren gorputzak jasaten dituen kalteak geldiarazten ditu.
Bereziki, janarien ondoren metatzen dira odolean azukre gehiegi; izan ere, energia-molekula horiek gorputzeko zeluletara eramateaz arduratzen den intsulina ez dago behar adinako kopuruan zakur diabetikoan (edo ez dute behar bezala funtzionatzen).
Zerealak (besteak beste, oloa eta garia), arroza eta soja zuntz askoko janariak dira; beraz, gaixorik dagoen txakurrari odoleko azukre-kantitatea kontrolatzen laguntzen diote.
Gozoki eta karbohidrato sinpleak nabarmen murriztu behar dira.Ez da komeni, ordea, gainditzea: elikagai horien gehiegizko kopuruak flatulentzia gogaikarriak eragin diezazkioke gure maskotari. Albaitariak kasu bakoitzean egokiena den elikagaia aukeratzen lagunduko dio.
Elikagaien zuntzak bezala, bitamina batzuek txakur diabetikoei beren gaixotasuna kontrolatzen laguntzen diete. Zehazki, C, E eta B-6 bitaminek murriztu egiten dute azukreak maskotaren odolean metatzeko abiadura.
Zakur diabetikoek saihestu beharreko janariak
Gozokiak eta karbohidrato errazak ia berehala glukosa bihurtzen dira txakurraren gorputzean, eta bi elikagai mota horiek nabarmen murriztu behar dira gure maskota diabetikoa elikatzen denean.
Pentsu komertzial mota batzuk dituzten koloratzaile artifizialek (tonu gorri, hori eta berde oso garratzak dituztenak) adierazten dute elikagaiak azukre ugari duela, eta oso kaltegarriak direla txakur diabetikoarentzat. Albaitariak kasu bakoitzean aholkatzen ahalko dio zein den bere maskota elikatzeko pentsu egokia.
Ohiturak aldatzea: errazio txikiak eta ariketa gehiago
Maskota diabetikoaren gorputzak ohi baino erritmo motelagoan egiten du lan, otorduetako azukreei erasotzeko programatutako intsulina-hormona kantitatea askoz txikiagoa baita zakur osasuntsuen kasuan baino. Horregatik, janari-errazioak murriztea ideia ona da.
Egunean zehar banatuta, zakurrak behar duen elikagai-kantitatea hainbat erraziotan (gutxienez bitan) banatuta, gure lagunaren gorputzak errazago egingo die eraso janariak dituzten glukosa-molekulei.
<ahref=”https://www.consumer.es/mascotas/la-obesidad-del-perro-causas.html”“obesitateak ez dio mesederik egiten maskota diabetikoari; beraz, komeni da txakur gaixoari ibilaldi luzeak eta aire zabaleko jolasak egitea.
Diabetesa duen txakur baten dietan zuntz asko duten elikagaiak sartu behar dira.
Zerealak (besteak beste, oloa eta garia), arroza edo soja dira gaixorik dagoen txakurrari odoleko azukre kantitatea kontrolatzen laguntzen dioten jatekoak.
Ez da komeni txakurrari ematen zaion zuntz kopurua gainditzea: gehiegizko kopuruak gure maskota gogaikarri bihur dezake.
Bitamina batzuek (C, E eta B-6) ere murriztu egiten dute azukreak maskotaren odolean metatzeko abiadura.
Gozokiak eta karbohidratoak gure maskota diabetikoa elikatzen denean nabarmen murriztu behar diren bi elikagai mota dira.
Txakurraren elikagaiaren eguneroko kopurua zenbait erraziotan (gutxienez bitan) banatuz gero, gure lagunaren gorputzak errazago egingo die eraso glukosa-molekulei.
Obesitateak ez dio mesederik egiten maskota diabetikoari: ibilaldi luzeak eta aire zabaleko jolasak egin behar zaizkio txakurrari.
Era askotako elikagaiak dira egokiak txakur diabetikoarentzat: albaitariak kasu bakoitzean jakirik egokiena aukeratzen lagunduko du.
Koloratzaile artifizialek adierazten dute elikagaiak azukre asko duela, eta hori oso kaltegarria da txakur gaixoarentzat.