Zientzialariak animalien sexu-portaeraren mito ezagunenetako batzuk hausten ari dira.' Ikerketek aurrera egin ahala, jakina da, besteak beste, monogamotzat jotzen diren espezie asko promiskuoak izatera irits daitezkeela, era guztietako sexu-portaerak praktikatzen dituztela eta 1.500 espezieren arteko harreman homosexualak hauteman direla. Nolanahi ere, adituek gogorarazten dute ezin direla alderatu gizakien eta animalien sexualitatea.