Biodibertsitate-puntu beroak edo "hotspotak" espezie endemiko ugari dituzten eta suntsitzen ari diren habitata duten eremuak dira. Adituek diotenez, eremu sentikor horiek handitu egin dira, eta azken urteotan okerrera egin dute. Horregatik, azpimarratu dute haien kontserbazioak lehentasuna duela, munduko biodibertsitateari kalte konponezinik ez egiteko. Hain zuzen, Espainia puntu bero horietako batean dago, Mediterraneoaren arroan.