Hasi berri den 2007rako asmo on bat biodiesela erabiltzen hastea izan liteke, horrela berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten laguntzeko. Kontsumitzaileak gasolindegi askotan aurki dezake gasolioaren prezio berean, eta diesel auto ia guztiekin bateragarria da. Kalkulatu da mundu mailako emisioen laurdena garraioaren sektoreak sortzen duela, eta bioerregaiak (biodiesela, adibidez) direla, oraingoz, emisioak murriztu ditzakeen azpiegiturarekin bateragarria den alternatiba bakarra. Gainera, petrolioarekiko mendekotasuna minimizatzen du, koltza, arto edo palma olioa bezalako landare-koipeetatik lortzen baita. Hala ere, oraindik eztabaidatzen ari da zenbateraino murritz ditzakeen emisio garbiak, ekoizpenerako beharrezkoa baita emisioak ere sortzen dituen energia inbertitzea.