Supermerkatuko elikagaientzako ontzi biodegradagarriak, CD ekologikoak, jostailu naturalak edo hezurren kirurgiarako torlojuak. Bioplastiko direlakoen gaur egungo aplikazioetako batzuk dira. Plastiko ekologikoen belaunaldi berri bat lehian ari da merkatuan lekua egiteko eta, hartara, ohiko plastikoek sortzen dituzten ingurumen-arazo larriak saihesteko (hondakin tonak eta berotegi-efektuko gasen emisioak).