
Bjørn Lomborg-ek (Frederiksberg, Danimarka, 1965) eztabaida handia izan zuen duela urte batzuk bere Ekologista eszeptikoa liburuarekin, erakunde ekologisten postulatu nagusiak zalantzan jarri baitzituen azterketa zientifikoetan oinarritutako estatistiken bidez. Ekologismoaren, zientziaren edo politikaren hainbat arlotako kritikak ez ziren zain egon. Esate baterako, Greenpeacek ukatu egin zuen Lomborg elkarte horretakoa zela garai batean, eta zientzialari-talde batek Desohore Zientifikoari buruzko Danimarkako Batzordeari salaketa jarri zion, eta hark behin betiko epaia eman zuen aurkeztutako kexak baztertuz.
Nolanahi ere, Kopenhageko Negozio Eskolako irakasle horrek sortutako eztabaidak balio izan dio iritzi publikoari ingurumen-gaien ikuspegi kritikoa helarazteko, eta BussinWeek aldizkariaren arabera, "Europako 50 izarretako" bat edo Time aldizkariaren arabera, "2004ko 100 pertsonarik garrantzitsuenetariko bat" bihurtzeko. Lomborg-ek "Cool It" liburua argitaratu berri du. "Klima-aldaketari aurre egiteko ingurumen-gida eszeptikoa" da, eta laster gaztelaniara itzuli eta Espasa argitaletxeak argitaratuko du, eta ez du inor epel utziko.