Brasilgo Para estatuak iragarri du munduko baso-erreserba handiena sortuko duela, 150.000 kilometro koadrokoa, ia Portugalgo, Suitzako eta Danimarkako azaleraren baliokidea, eta heren bat erabat bakartuta egongo dela garapenetik. Zazpi eremutan banatuta dago, eta Brasilgo iparraldeko eskualde urrunenetako batean dago. Bertan, zientzialariek 600 narrasti-espezie, 700 hegazti-espezie eta 195 ugaztun-espezie baino gehiago aurkitu dituzte.
José Luis de Franca Pena Brasilgo Alderdi Berdeko lehendakariak adierazi zuenez, “munduaren arazo nagusia klima denean, horrelako keinu batek planetari itxaropena ematen dio”.
Erreserba horren herena erabat babestuta egonen da, nekazaritzako jarduerarik gabe. Gainerakoa mozketa eta beste industria batzuetarako irekita egonen da, baina Gobernuak zorrotz arautu eta kontrolatuta.
“Eremu horiek sortzea urrats garrantzitsua da gure planetako baso tropikaleko ondo-ondoko bloke handienetako bat kontserbatzeko” esan zuen José María Cardoso da Silvak, Nazioarteko Kontserbazioa (CI) erakunde ekologistako lehendakariordeak.
Bestalde, Enrico Bernard biologoak esan zuen erreserba sortu berrian espezie berriak aurkitzeko “potentzial izugarria” dagoela.