Galiziako muskuiluen sektorea osatzen duten ekoizpen-, arazketa-, egoste- eta kontserba-enpresek erakunde ekologiko bat jarri dute abian, muskuilu-maskorreko hondakinak kaltzio karbonato bihurtzeko, merkataritzarako.
Galiziako muskuilu-sektore indartsuak urtero 80.000 tona kontxa-hondakin sortzen ditu, eta orain arte hiri-hondakin solidoen zabortegietan uzten ziren. Hondakin horiek aplikazio farmakologikoetarako erabiliko dira. Gainera, haiekin ongarriak, pentsuak, dentifrikoak, plastikoak eta pinturak egingo dira, besteak beste.