Gobernuak erregedekretu bat onartu du, gasolindegiek motordun ibilgailuak hornitzean atmosferara isuritako gas kutsagarrien emisioak mugatu, prebenitu eta murrizteko duten betebeharrari buruzko Europar Batasuneko legeria aldatzeko. Neurri horren helburua da “gasolina-zerbitzuguneetan isuritako gasolina-lurrunen %85 berreskuratzeko sistemak ezartzea”, azaldu zuen Gobernuak.
Araudi berriak xedatzen duenez, gasolina-zerbitzugune berriek gasolina-lurrunak berreskuratzeko sistema bat izan beharko dute, baldin eta benetako emaria 500 metro kubikotik gorakoa bada urtean (m3/urte). Lehendik daudenen kasuan, muga 3.000 m3/urte baino gehiagoko emariak izango dira, eta lurrunak berreskuratzeko sistema berria 2018ko abenduaren 31 baino lehen jarri beharko dute.
Araudi berriak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko, gasolina-zerbitzuguneek aldizkako egiaztapenak egin beharko dituzte urtero, eta horri buruzko informazioa eman beharko diete bai Administrazioari bai kontsumitzaileei. Errege-dekretuak berak zehapen-araubidea ezartzen du ez-betetzeen kasuetarako.