Neo, Saravah eta Mikaela dira Greenpeacek modu interaktiboan jarraitzen dituen 19 baleetako batzuk, “Baleen Bidaia Handia” proiektuari esker. Internautek zuzenean eta etxetik ikus dezakete nola mugitzen diren zetazeo horiek erakunde ekologistaren web orrian.
Hegoaldeko Ozeano Bareko balea konkordunak ikertzen dituzten zientzialariek hartzen dute parte ekimen honetan. Cook Islands Whale Research (Cook uharteak) eta Opèration Cètacès (Kaledonia Berria) zentroek satelite bidez arakatzeko sistema bat ezarri dute, hegoaldeko Ozeano Bareko ur tropikal epeletatik Antartikako ur izoztuetaraino (han, elikagaiak aurkitzen dituzte) bidaiatzeko.
Animalia horien bizitza arriskuan egon ez dadin, haien bidaiari buruzko informazioa ez da agertzen webean denbora bat igaro arte. Hala, bermatzen da Japoniako flotak ezin dituela aurkitu proiektu honen bidez. Japoniako herriak aurten Baleontzi Antartikoko santutegian ehizatzeko asmoa du: 1.000 zere inguru, 50 zere arrunt eta 50 balea konkordun.
Greenpeacek dioenez, “Baleen Bidaia Handiak” informazio baliotsua emango du Rarotongako, Cook Uharteetako eta Kaledonia Berriko herri “txiki eta gehiegi ustiatuetatik” datozen jorobadetako joan-etorriei eta migrazio-helmugei buruz. Eta zetazeoek bidean dituzten mehatxuak erakutsiko ditu, eta Itsas Erreserben Sare Global baten beharra azpimarratuko du, gehiegi ustiatutako espezieek (baleek, esaterako) berreskuratzeko aukera izan dezaten.