Himalaiako mendikateko berrogeita hamar laku inguru gainezka daitezke eta ibaian behera dauden haranak har ditzakete bost edo hamar urteko epean, dozenaka mila pertsonaren bizitza arriskuan jarriz, Nazio Batuen Garapenerako Programak (PNUE) jakinarazi zuenez.
Tenperaturak nabarmen hazten ari dira eskualdean, eta horrek lakuak elikatzen dituzten glaziarren urtzea bizkortu egiten du. PNUEk eta Mendien Balorazio Integraturako Nazioarteko Zentroak (Icimod) egindako azterketa zientifikoaren arabera.
Nepalen eta Butanen, beste 44 lakuk gainezka egiteko arriskua dute. “Une honetan, ziur gaude klima-aldaketak benetakoak direla. Ez da iragarpen bat, egitate bat da”, adierazi zuen PNUEk.