Hondakinei buruzko 10/1998 Legeak honela definitzen du balorizazioa: "hondakinetako baliabideak aprobetxatzeko aukera ematen duen prozedura oro, giza osasuna arriskuan jarri gabe eta ingurumenean kalteak eragin ditzaketen metodoak erabili gabe". Horrela, ezabatu beharreko trabatzat hartu beharrean, hondakinek balioa hartzen dute, lehengai gisa edo energia sortzeko erabil daitezkeelako.