Ehunka ibilgailu kalamastra pilatzen diren hilerri erraldoien larrugabekeria desagertu egin da. Ibilgailuak desegiteko tokiek Jasotzeko eta Deskontaminatzeko Zentro Baimenduak (CARD) izeneko gunera eramango gaituzte. Esparru moderno horietan, erabiltzen ez diren autoen hondakinak ingurumena gehien errespetatuz ezabatuko dira. Hala ezartzen du joan den urtarrilean indarrean sartu zen Europako araudi batek, eta haren helburua da hemendik 2006ra ibilgailu baten pisuaren %85 berrerabiltzea. Prozedura, arauaren arabera, ez da garestia izango erabiltzailearentzat, baina erakunde batzuk beldur dira epe luzera autoen salmenta-prezioan eraginik izango ote duen.