Gustatuko litzaizuke zure autoaren ihesetik ur-lurruna bakarrik ateratzen dela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin gidatzea? Hidrogenoz elikatutako autoek dagoeneko posible egiten dute. Nahiz eta une honetan prototipoez bakarrik hitz egin daitekeen, seguruenik urte gutxi barru horrelako ibilgailuak erabili ohi dira. Proba-fasean daude Mercedes-en Necar 4 eta 5 modeloak, erregai-pila batek bultzatuak. A klasearen formarekin, auto horiek 450 kilometro egin ditzakete gelditu gabe, eta 150 kilometro orduko abiadura har dezakete. Serieko fabrikazioa eta merkaturatzea, batez ere, erregai berriaren horniduraren mende dago: hidrogenoaren mende.