Hondakinen tratamendua, deskontaminazioa, naturguneak leheneratzea edo energia berriztagarriak ingurumen-teknologien aplikazioari esker garatzen dira. Garapen jasangarriari laguntzen dion aberastasun-iturria da: teknologia "berdeen" mundu-merkatuak 500.000 milioi euro inguru mugitzen ditu, industria aeroespazial eta farmazeutikoekin alderatuz gero. Hala ere, desabantailen artean daude produktuen merkatuko prezioa eta herritar eta enpresaburuen kontzientziazio falta.