Apirilaren 22an, igandea, Lurraren Eguna izango da. Greenpeace talde ekologistak jardunaldi hori aprobetxatu nahi du Espainiako herritarrak klima-aldaketaren aurkako “Iraultza Berriztagarrian” parte hartzera bultzatzeko.
“Iraultza Berriztagarria: aldaketa hemen hasten da” lemapean, Greenpeacek gogorarazi nahi du energia-eredu garbi bat posible dela, bai eta herritarrei Lurraren berotzearen aurrean kontzientzia hartzeko eta jarduteko tresnak ematea ere.
“Iritsi da klima-aldaketari aurre egiteko garaia. Irtenbide berriztagarria posible dela frogatu ondoren, “Iraultza Berriztagarria” abian jartzeko garaia da, energia zikinaren amaiera eskatzeko”, adierazi du José Luis García Ortega Greenpeaceko Energia Kanpainaren arduradunak.
Antolatzaileek, besteak beste, “Denboraren tunel” bat egingo dute 16 hiritan, apirilaren 21etik ekainaren 30era. Helduak eta haurrak tunel horretan sartu ahal izango dira, bi norabidetan; aukeratzen dutenaren arabera, energia berriztagarrien mundu batean edo klima-aldaketak eragindako mundu batean amaituko dira.
Madrilen hasiko da ekimena (apirilaren 21 eta 22an), eta gero Bilbo, Iruñea, Zaragoza, Sevilla, Cadiz, Huelva, Cáceres, Kordoba, Granada, Lleida, Tarragona, Bartzelona, Girona, Gijón eta A Coruñan ibiliko da.