
Kontsumitzaileak ezin dira fidatu arrantzaren jatorri jasangarria ziurtatzen duten Itsas Administrazioko Kontseilua (MSC) bezalako erakundeekin. Horixe adierazi du nazioarteko zientzialari-talde batek ‘Nature’ aldizkarian. Jennifer Jacquet British Columbia Unibertsitateko doktoratu ondoko ikertzaileak (Kanada) mota horretako erakundeen urritasunak azaltzen ditu, eta arrantza-flota handiek ozeanoen gehiegizko ustiapenean duten eragina azpimarratzen du. Horien artean dago Espainiako flota, dio Jacquetek, Nazio Batuen Nekazaritza eta Elikadurarako Erakundearen (FAO) Arrantza Arduratsuaren Jokabide Kodearen %40 baino ez baitu betetzen.
Jennifer Jacquet (1980, Ohio ozeanorik gabeko estatua, AEB) doktoratu ondoko ikertzailea da Kanadako British Columbia Unibertsitatean (UBC) eta Sea Around Us proiektuan parte hartzen du. Daniel Pauly UBCko irakaslearen taldean lan egiten du. Arrantza-eremuetako giza eraginaren munduko aditu nagusietako bat da. Ikasle gisa, Jennifer Jacquetek lagundu die Galapagoetako Itsas Erreserbako patruilei marrazoen legez kanpoko arrantzaren aurka. ‘Science SEED’ aldizkariaren “Guilty Planet” (errudun planeta) bloga ere argitaratu du.