Hegazkin batek 60 litro erregai kontsumitzen ditu hegaldiko minutu bakoitzeko, eta 160 kilo karbono dioxido isurtzen ditu atmosferara, Aireko Garraiorako Nazioarteko Elkartearen (IATA) 2007ko txostenaren arabera. Horrela, kontinentez gaindiko hegaldi batean, etxebizitza batek urtebetean sortutako kutsaduraren baliokidea sortuko litzateke.
Hegazkinen sektoreak Espainian erregistratutako berotegi-efektua eragiten duten gasen %2 baino gehixeago besterik ez du ematen, baina gero eta handiagoa da, asko zabaltzen ari baita. Emisio poluitzaileak murrizteko, IATA hobekuntza teknologikoan oinarritutako estrategia bat diseinatu du. Erregai eraginkorragoak eta berriztagarriak erabiltzen dituzten aireontzi “garbiagoak” eraikitzea da helburua. IATren arabera, ibilbideak optimizatzeak ere erregaien kontsumoa murriztuko luke.
Hegazkinak “oso kutsatzaileak” dira, eta, berotegi-efektua eragiteaz gain, “airearen kalitatea okerragotzen dute”, adierazi zuen WWF/Adena erakundeko energia- eta klima-aldaketako adituak, Heikki Willstedtek, eta, haren ustez, “garrantzitsua da hegazkinek eragindako emisioak kontabilizatzea”. Sektorea Kiotoko Protokolotik eta emisioen merkatutik kanpo geratu denez, “kontrolik eza” sortu da.