Kolore guztietako edukiontziz beteta daude kaleak, eta, han, zaborrak uzten dira. Zaborrak aldez aurretik bereizi behar ditugu. Udalerri gehienek gaikako bilketarako sistemak dituzte, materialak hautatzeko instalazioak eraiki dituzte eta herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak zabaldu dituzte. Ontzi eta enbalajeek %50ean eragiten duten ingurumen-inpaktua arindu nahi da, eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko 11/97 Legeari jarraiki, ontziratze-enpresa guztiak behartuta daude merkaturatzen dituzten ontzi-hondakinak berreskuratzera. Aukera bat "kaskoa" ematea da, baina logistika-arazoak direla eta, Espainian ostalaritza-sektorera mugatu da. Indarberritzea kontsumitzaileen esku dago orain.