Kyotoko Protokoloa sinatu duten herrialde industrializatuek, Errusia, Japonia, Kanada, Suitza eta Zeelanda Berriko oposizioa gainditu ondoren, Vienan adostu dute berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak, hemendik 2020ra, %25 eta %40 artean murriztu behar direla 1990eko mailarekiko.
Berotze globalaren ondorioak geldiarazteko beharrak sinatu du dokumentua, eta, haren arabera, IPCCk (Klima Aldaketaren Gobernu arteko Taldeak) aitortutako egonkortze-maila (berotegi-efektua eragiten duten gasena) eta kalteak murrizteko, herrialde industrializatuek murrizketa hori onartu behar dute. Komunitate zientifikoak berotze globalari bi gradu zentigradutik behera eusteko markatu duen maila da. Gradu horretatik gora, klima-fenomenoak sor litzakeen kalteak itzulezinak izango lirateke.
Kiotoko Protokoloak %5eko murrizketa besterik ez duela kontuan hartuz gero, asmo handiko helburua da 1990eko emisio-mailatik %25etik %40ra jaistea, inoiz ez Nazio Batuen bilera batean. Bost herrialde ukitzaileek argudiatu zuten Europako Batasunak 2020rako bultzatutako murrizte-helburu horrek eragin negatiboa izan zezakeela beren ekonomietan.