
Naturarentzako Mundu Batasunak (UICN) espezie exotiko inbaditzaileak (EEI) munduan biodibertsitatea galtzearen gaur egungo arrazoi nagusietako bat direla uste du, eta horiek kokatzen diren tokietan galera ekonomiko handiak daudela gogorarazten du. Laura Capdevila Argüelles (León, 1973) Inbasio Biologikoetako Talde Espezialistaren (GEIB) buru da. Talde horren helburu nagusia espezie horien inbasioak geldiaraztea da, prebentzioaren bidez. Biologoaren arabera, "gizakia da azken urteetan hazi izanaren erantzule nagusia". Capdevila Espainiako aditu nagusietako bat da: Ildo horretatik, Espainiako Ingurumen Ministerioarentzat eta Europako Kontseiluarentzat lan egin du, eta nazioarteko hainbat lan-taldetako kide da, hala nola, UICNko Espezie Inbaditzaileen Talde Espezialistakoa (ISSG, ingelesezko sigletan).