Ebroko Ur Konfederazioak (CHE) kutsatuta edo kalifikazio horren ertzean dauden lurpeko urak dituzten 30 eremu aurkitu ditu arroan, nekazaritzako nitratoen kontzentrazio handia dutelako. Txostena autonomia-erkidegoei igorriko zaie, behar diren neurriak har ditzaten.
Lau urtean behin, CHE erakundeak poluitutako lurpeko uren mapa bat egiten du, aldian behin egiten dituen analisietatik abiatuta. Kontrol analitikoko sareak 200 puntu ditu lur azpiko ur masetan. Kutsatutzat jotzen dira litroko 50 miligramo nitrato baino gehiago dituztenak. 25 miligramotik gora kutsatzeko arriskuan dauden ur-masak dira.
CHk autonomia-erkidegoei bidaliko die mapa, neurriak har ditzaten
Urtean behin, gutxienez, laginak hartu behar ditu organismoak, eta, datu guztiekin, kaltetutako eremuaren fitxa egin behar du, egoera-mapa eta eboluzio-grafiko batekin.
2003an, hamar gutxiago
Aurreko mapan, 2003koan, arazo horrek eragindako 20 eremu aurkitu ziren, orain baino hamar gutxiago. Arroko erakundearen arabera, ezin da zehaztu hori kutsadura handiagoaren ondorio denik, baizik eta lurrazpiko ur-masak beste barruti eta sailkapen bat egin delako, dagokion esparru-zuzentarauak ezartzen dituen irizpideei jarraiki.
Gainera, lurpeko uren kontrola osatzeko, urtero bezala, fitxa hidrokimikoak eguneratu dira kontrol-sareetako puntuei buruzko datu analitiko berriekin. Datu horiek CHE erakundearen web orrian kontsulta daitezke, arroko lurpeko uren kalitatea ezagutzeko.