Murtziako Eskualdeak atzo inauguratu zuen Europako konpostaje-instalazio handiena, autonomia-erkidego honetako 32 araztegietatik 140.000 tona lohi tratatzeko ahalmena duena. Antonio Cerdá Murtziako Ingurumen sailburuak inaugurazio-ekitaldian azaldu zuenez, instalazio honekin hirugarren belaunaldiko araztegiak abian jartzearekin hasi zen zikloa ixten da. Araztegi horiekin tratatzen dira erkidegoko hondakin-uren %85. Orain arte zabortegietan lurperatu behar ziren lohiak sortzen dituzte. “Orain, ongarri eta konposta bihur daitezke nekazaritzarako, lorezaintzarako eta desertizazioaren aurkako borrokarako” esan zuen Cerdák.
Instalazioa 15 eguneko epean jarriko da martxan, eta 21 milioi euroko inbertsioa egin da. Europako funtsen %70 finantzatu da. Urtean 140.000 tona lohi iritsiko dira Murtziako hainbat udalerritako kamioietan, eta 70.000 tona ongarri bilakatuko dira, kalitate handikoak, Hiri Ingeniaritzako teknikariek azaldu dutenez, lurruntzeak ia %60ko murrizketa eragiten baitu.