Natura erabat babestuta dago ingurumen- eta lurralde-araudi ezberdinen bidez. Era berean, naturgune batzuei, beren kontserbazio-egoeragatik edo balioengatik, babes-maila gehigarria ematen zaie. Babes-maila hori nazioarteko, estatuko, autonomietako eta tokiko hainbat iruditatik etor daiteke, hala nola parke natural edo nazionaletatik, Parke Naturalen CONSUMER EROSKI Gidan jasota daudenak. Hala ere, hainbat adituk diote naturgune babestu horietan era guztietako gehiegikeriak egiten ari direla, hala nola urbanizazioak edo golf-zelaiak eraikitzea, nahiz eta azken urteotan Europako eta Espainiako legeria garatu. Gainera, autonomia erkidegoak dira naturgune babestu gehiago ez izatearen erantzule nagusiak.