Unión Fenosa konpainia elektrikoak datorren astelehenean aurkeztuko du Madrilen “Etxe eraginkorra”. Ehun egunez, Espainiako hainbat tokitan ibiliko da ekimena, herritarrak energia-aurrezkiaren garrantziaz kontzientziatzeko.
Hala, bisitariei azalduko zaie energia aurreztu dezaketela eta, hartara, garapen jasangarriari lagundu diezaioketela, eguneroko bizimoduan kontsumo-ohitura batzuk aldatu eta inbertsio handirik egin beharrik gabe.
“Etxe eraginkorrak” 40 metroko “stand” modularra du. Bertan, sukaldea, bainugela, egongela eta logela dituen etxebizitza erreal bat irudikatzen da, energiaren erabilera eraginkorraren azalpen praktikoetan erabiliko diren altzari eta etxetresna elektrikoz hornitua.
Etxea doan bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 22:00etara, 15 minutu inguruko ibilbideetan. Gainera, bisitariek galdetegi bat betetzeko aukera dute, etxeko energia-eraginkortasunari buruzko azterketa pertsonalizatua egin dakien.