Zentral termoelektrikoak munduko produkzio elektrikoaren oinarrizko zutabeetako bat dira. Espainiako Industria Elektrikoaren Elkartearen (UNESA) arabera, Espainian 2006an instalatutako potentzia elektrikoa 84.051 MW izan zen, eta horietatik %45,5 ohiko potentzia termikoari dagokio. Aldekoen arabera, haiei esker hornidura elektrikoa bermatzen da eta fakturak ekonomikoak izaten jarraitzen dute. Hala ere, ekologistek gogorarazten dute instalazio horiek gas kutsatzaile ugari sortzen dutela, askotan legeak baimentzen dituen balioak baino gehiago.