Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) emandako datuen arabera, asteburuan errepideetan izandako 21 zirkulazio-istripuek beste hainbeste hildako utzi dituzte. Gainera, ezbehar horietan hamar zauritu larri eta beste hamar arin izan ziren.
Ostiralean, lau istripu izan ziren, lau hildako eta larri zauritu bat utzi zituztenak; larunbatean, berriz, hamar ezbehar gertatu ziren, beste hainbeste hildako, lau zauritu larri eta zazpi arin. Atzo, igandea, zazpi lagun hil ziren zazpi istriputan, eta beste bostek zauri larriak eta hiruk zauri arinak jasan zituzten.
Ekainean, zirkulazio-istripuz hildakoen kopurua 180 da, aurreko urteko garai berean baino 49 gutxiago. Aurten, 1.268 pertsona hil dira, duela urtebete baino %14,50 gutxiago.