Etxeetako harraskatik bota ohi den olio erabilia birziklatu eta erregai ekologiko eta biodegradagarri bihur daiteke. Oraindik gasolindegi guztietan aurkitu ezin den arren, ohiko dieselaren ordezko hori ohikoa izango da urte gutxiren buruan Espainian. Biodieselak hainbat abantaila ditu beste erregai batzuekin alderatuta, baina bere balio nagusia kutsadura murriztea eta ibilgailuen motorraren bizitza luzatzea da.