Kontsumoari buruzko XVI. Konferentzia Sektorialean aztertu dute autonomia-erkidegoek ibilgailu erabilien erosleak babesteko araudi berria, erosi aurretik informazio gehiago emanez.
Nahitaez jarri behar da ikusgai dagoen autoak bere matrikula zenbakia duen kartela, establezimenduarena den ala ez adierazita.
Halaber, negozioak honako hauei buruzko informazioa eman beharko du: autoaren antzinatasuna, kilometrajea, lehen matrikulazioaren data, zein zerbitzutarako den, prezioa eta bermea.
Gainera, automobilaren dokumentu banakatu bat egon behar da, bezeroaren eskura. Datu hauek agertuko dira: autoaren marka, modeloa, bastidore zenbakia eta azken IATaren data eta emaitza.