Memoria freskatzeko eta zalantza praktikoak argitzeko, Trafiko Zuzendaritza Nagusiak autoeskoletan ebazten diren bezalako 18 test sartu ditu bere web orrian. Bi hilean behin berritzen ditu, “Tráfico” aldizkariaren zenbaki berria argitaratzearekin batera.
Inprimakiak autokorregingarriak dira. Oso erraza da prozesua: http://www.dgt.es/revista/test/index.html, aukeratu test bat eta markatu egokitzat jotzen ditugun erantzunak. Amaitzen dugunean, “Zuzendu” botoia sakatu behar dugu, eta lortutako puntuazioa ez ezik, huts egin dugun erantzunen zerrenda ere agertuko da, bai eta erantzun zuzena zein den ere.
Oso tresna erabilgarria da autoeskoletako ikasleentzat eta gidari guztientzat, automobilaren eguneroko erabileraren errutinarekin ahaztu egiten diren kontzeptu eta arau batzuk modu atseginean gogoratu behar badituzte.