Gidabaimen berri horrek puntu kopuru bat esleitzen dio gidari bakoitzari, eta puntu horiek banan-banan edo gehiagotan atera daitezke, egindako arau-haustearen larritasunaren arabera. Barne Ministerioaren arabera, gidariek gizartearen aurrean duten erantzukizuna sustatu nahi da. Gidabaimena ematerakoan gidari bati ematen zaion konfiantza mailaz maila kentzen zaio, arau-hausteen arabera. Europako beste herrialde batzuek ere aplikatu dute, hala nola Frantziak, Italiak, Erresuma Batuak eta Alemaniak.
Frantzian hamabi puntu ematen dira (sei gidari hasiberrien kasuan), eta gidabaimena kenduz gero, sei hilabete itxaron behar da azterketa egin eta berriro eskuratzeko. Arau honen filosofia ez da zehatzailea, hezkuntza eta prestakuntza baizik. Hala, birziklatze-ikastaroak egitean lau puntu gehitzeko edo denak berreskuratzeko aukera aurreikusten da, hiru urtez zigorrik gabe egon baita.
Puntukako gidabaimena abian jartzearen iragarkiak eragin handia izan du gizartean. Haren irismenaren berri izateko, ikus dezagun adibide gisa Frantzian aplikatzen diren penalizazioen eta zehapenen zerrenda:
– Puntu bat lerro jarraitu bat zapaltzeagatik, 20 km/h baino abiadura handiagoa izateagatik edo argiak behar ez bezala erabiltzeagatik.
–2 puntu: gidatzen ari zarela mugikorra erabiltzea, 20 eta 30 km/h bitarteko gehiegizko abiadura, aurreratzea eragotziz azeleratzea edo autobide edo autobia bateko erdibitzailean gelditzea edo aparkatzea.
–3 puntu: ezkerreko erreitik arrazoirik gabe ibiltzea, 30 km/h-ko gehiegizko abiadura, leku arriskutsu batean gelditzea edo aparkatzea edo kaskoa edo segurtasun-uhala ez erabiltzea.
–4 puntu: 40 km/h baino abiadura handiagoa, stop seinalea edo semaforo gorria.
–6 puntu: 0,8ko edo gehiagoko alkoholemia edo proba egiteari uko egitea.
–8 puntu: istripua izatea alkoholemiaren ondorioz, edo ihes egitea zaurituekin istripua izanez gero.