2006. urtean zehar, gidabaimenaren eredu berria ezarriko da behin betiko. Arau-hauste horiek bi eta sei puntu bitartean murriztuko dute gidari guztiek izango duten hamabi puntuko kreditua.
Puntukako gidabaimenak emaitza onak eman ditu Europako beste herrialde batzuetan, ezbehar-kopurua nabarmen murriztu baita; adibidez, Frantzian, hildakoen kopurua %25 jaitsi baitzen.
Ez da zehapen-sistema, hezkuntza-sistema eta prestakuntza-sistema baizik. Txartelak sozietateak gidari bakoitzarengan jartzen duen konfiantza adierazten du. Kreditu sozial hori, hamabi punturen bidez adierazia, arau-hauste bakoitzarekin murrizten da, eta prestakuntza ikastaroak gainditu ondoren edo hiru urteko epean zehapenik gabe ezartzen da. Hiru urtetik beherako gidariek zortzi puntu izanen dituzte.
Hona hemen arau-hausteen zerrenda eta izango duten zigorra:
6 puntu gutxiago
– Ebrioa gidatzea (0,75 mg/l baino gehiago), edo drogen eta estimulatzaileen eraginpean.
– Alkoholemia edo drogen proba ez egitea.
– Kontrako noranzkoan zirkulatzea.
– Ausarkeriaz gidatzea.
– Abiadura-mugak gainditzea (autobidea 181 km/h, errepidea 136 km/h eta hiria 81 km/h).
4 puntu gutxiago
– Ebroa gidatzea (0,25 eta 0,74 mg/l artean).
– Objektu arriskutsuak bidera botatzea.
– Zabarkeriaz gidatzea.
– Stop ez errespetatzea, bide ematea, oinezkoen pasabidea, semaforoak edo agentearen seinaleak.
– Aurrerapen arriskutsuak.
– Txirrindulariak arriskuan jartzea.
– Abiadura-mugak gainditzea (autobidea 161 km/h eta errepidea 130 km/h).
3 puntu gutxiago
– Segurtasun-tartea ez errespetatzea.
– Geldialdi eta aparkaleku arriskutsuak egitea.
– Argirik gabe ikuspenik gabe zirkulatzea edo itsualdiak eragitea.
– Gidatzean, mugikorretik hitz egitea.
– Abiadura-mugak gainditzea (autopista 151 km/h eta errepidea 121 km/h).
2 puntu gutxiago
– Segurtasun uhalik gabe gidatzea.
– Adin txikiko batekin aulkitxorik gabe zirkulatzea.
– Kaskorik gabe edo homologatu gabeko kaskoarekin gidatzea.
– Norabide-aldaketa debekatuak egitea.
– Ikuspen gutxiko argirik gabe ibiltzea.
– Abiadura-mugak gainditzea (autopista 141 km/h eta errepidea 111 km/h).