Guztira 23 pertsona hil ziren asteburuetan errepideetan gertatutako 20 zirkulazio-istripu hilgarrietan, Trafiko Zuzendaritza Nagusiak emandako datuen arabera. Ezbehar horietan, ostiraleko 15:00etatik gauerdira bitartean, zauri larriak izan ziren lau lagun eta bost arin.
Igandean izan zen egunik txarrena: 13 hildako, hiru zauritu larri eta hiru arin, hamar istriputan; larunbatean eta ostiralean, berriz, bost pertsona hil ziren egunean, ezbehar kopuru berean.
Larrienetako bat atzo izan zen, Sevillako Écija herrian, 745 eskualdean. Lau pertsona hil ziren eta beste bi zauri larriak izan ziren bi ibilgailuren talkaren ondorioz.
Kanpaina
Bestalde, DGTk mugikorren erabilera gidatzeko kanpaina jarri du martxan gaur. Martxoaren 5era arte egunean 7.000 kontrol egitea aurreikusi da.
Trafikoak, horrela, istripu bat izateko arriskua lau aldiz areagotzen duen faktore hori azpimarratu nahi du, 300 eurorainoko isunarekin zigortua dagoena, hilabete batetik hiru hilabetera bitarteko gidabaimena kentzea eta, puntukako baimena indarrean sartzen denean, hiru kreditu galtzea.