Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (TZN) 959 “puntu beltz” edo Espainiako errepideetan istripu-kontzentrazio handia duten puntuak identifikatu ditu. Txostenean, 2003an gertatutako ezbeharrei buruzkoan, Madril da “puntu beltz” gehien dituen erkidegoa (261 izapide).
DGTren aburuz, puntu beltz bat da “errepide-sare bateko galtzada bati dagokion kokalekua, non urte natural batean biktimekiko hiru istripu edo gehiago hauteman diren, baten eta bestearen artean 100 metroko tartea utzita”.
Azterketa horrek ez ditu Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kataluniako datuak, erkidego horiek trafikoaren arloko eskumenak transferituta baitituzte, eta 959 tarte horietan 3.943 istripu gertatu zirela adierazten du. Horrek esan nahi du batez beste 4,1 ezbehar izaten direla “puntu beltz” bakoitzeko.
Madrilen atzetik, Andaluzia (227) eta Balear Uharteak (86) dira errepideetan ezbehar-kopuru handia duten erkidegoak. Balantzaren beste aldean daude Nafarroa (hiru), Asturias (10) eta Errioxa (13).
Europako Batasunak (EB), gaur egun, Frantziak egiten duen bezala, errepideetako “puntu beltzen” egoera seinaleztatzea komeni den aztertzen du, gidariari informazioa emateko eta istripu-tasari aurre egiteko beste modu bat baita.