Materialen eta eraikuntza-moduen aurrerapenak autoaren arazo asko konpontzen ari dira pixkanaka, bereziki gure segurtasunari eragiten diotenak. Marka ezagun batek DSST (Dunlop Self Supporting Technology) izeneko pneumatikoa patentatu du. 500 kilometroan erabil daiteke, erabat hustu eta laurogei kilometro orduko abiaduran. Hala, ordezko gurpila historiara pasa liteke.
Kontua da euskarriak ematen dituen bandetan materialak sendotzea, deformazioa eta bihurdura handiagoak eragindako gehiegizko berotzea saihesteko. DSSTak bi altzairuzko geruza ditu: bata aramidakoa, bestea nylonezkoa eta bi edo hiru izpiezkoa. Ezaugarri horiek direla eta, muntaketa ez da tradizionaletatik bereizten.
Baldintza horiekin, gidariak ez du nabarituko pneumatikoaren presio-galerarik; beraz, fabrikatzaileak gurpilen presioa zaintzeko sistema elektronikoa duten ibilgailuetan soilik erabiltzea gomendatzen du. Sistema hori gero eta ohikoagoa da gama ertain eta altuko ibilgailuetan.