Babarrun gorri erregosia

Prestaketa
Ur hotzez garbitu babarrunak eta, garbitu ondoren, utzi beratzen, ur hotzarekin gau osoan. Hurrengo egunean, beratzeko ura erabiliz, eltze batean jarri eta ur hotza bota, estali arte, eta pixka bat gehiago. Gehitu kipula erditik zatitua, azenario zuritua, baratxuri-ale zuritu eta osoak, ereinotza eta olio txorrotada bat. Utzi egosten su baxu eta motelean, beti urez estalita egon daitezen, eta ur hotz pixka bat bota, beharrezkoa denean. Bere puntuan daudenean, sutatik kenduko ditugu. Kipula, azenarioa eta erramua kenduko ditugu. Tipula eta azenarioa puregailutik pasatu eta purea babarrunei bota. Zartagin batean, frijitu irina olio pixka batekin, atera sutatik eta gehitu piperrauts-koilarakadatxo bat eta berehala, gehitu egosketa-salda pixka bat eta bota babarrunen gainean. Gatza bota eta 5 minutuz egosi. Zerbitzatu aurretik, komeni da 10 minutuz uztea.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
470 | 26g | 4,2g | 4,2g | 0,5g |
23% | 37% | 21% | 5% | 9% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Babarrun gorriak lekaleak dira, eta, beraz, ezaugarri elikagarri interesgarriak dituzte. Lekale-erregosi hori oso merkea eta elikagarria da, gantz-eduki txikia duelako nabarmentzen baita, batez ere oliba-olioaren kontura. Babarrun gorriak dira osagai nagusia. Karbohidrato konplexuak dira elikagai horien mantenugairik ugarienak, eta landareosoak dira zerealekin nahasten direnean. Beren osaera dela eta, edozein pertsonaren dieta-menuan sar daiteke, argaltzeko dietak egiten dituztenek edo koipeak kontrolatzen dituztenek barne, kontsumo-errazioa errespetatuz. Gainera, zuntz askoko platera da, eta idorreria izanez gero, aproposa da. Babarrun gorri erregosizko plater bat hartzen bada, aurretik barazki- edo entsalada-plater bat eta fruta bat hartuta, menu begetariano orekatua, osoa eta oso osasungarria lortzen da.
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo