Dilista-purea patata-kremarekin

Prestaketa
Egosi uretan gatz apur batekin, oliba-olioarekin, baratxuri-hortzarekin, tipularekin eta porruaren zuriarekin batera, dena zurituta eta osorik, dilistekin eta tomate helduarekin batera. 60 minutu igaro ondoren, dilistak samurrak izango dira. Xukatu, egosketa-salda gorde, eta puregailutik edo irabiagailutik pasatu, ontzeko erabili ditugun barazkiekin batera. Lortzen den purea berriro sutan jartzen da salda berotik apur bat pasatuta. Gainera, patata-purea egiten dugu, ura eta gatz pixka bat erantsita. Egin ondoren, esne pixka batekin (gustura) jaitsi eta oliba-olio txorrotadatxo batekin ondu. Krema fin bat geratu arte eragin, eta gatz-puntuan jarri. Jarri kopa batean, behean, txorizo egosi zati batzuk, dilista-purea, eta, amaitzeko, patata-krema eta txorizo-xerra bat. Bero edo epel zerbitzatzen dugu, aperitibo edo sarrerako gisa.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
560 | 23,2g | 4,5g | 6,5g | 0,6g |
28% | 33% | 23% | 7% | 9% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Lekaleak eta patatak oinarrizko elikagaiak dira dietan, karbohidratoen ordezkari gisa, horiek baitira dieta orekatuan portzentaje handiena hartzen duten elikagaiak. Dilistek, berriz, dentsitate elikagarria dute. Zuntz ugari dute, gatz mineral eta bitamina ugari eta landare-proteina ugari, eta ia koiperik ez. Patatek potasioa eta magnesioa dituzte, eta B taldeko zenbait bitamina, hala nola azido folikoa. Plater elikagarri horretan, patata-pureak leundu egiten du dilisten zapore nabarmenena, eta konbinazioa errazagoa izan daiteke urdail delikatuenentzat.
- Ácido úrico y gota
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Alergia a la caseína
- Cálculos renales
- Intolerancia a la lactosa
- Meteorismo