Marrubi-cupcakeak

Prestaketa
Ontzi sakon batean arrautzak irabiatu, limoi-arraspa eta esne hotzaren zati bat gehitu. Dena lotuta dagoenean, bota gurin likidoa baina hotza, azukrea, legamia eta irina.
Txikitu marrubi garbiak eta garbituak esne pixka batekin, krema lortu arte. Ondoren, irin-, legamia- eta gainerako osagai-masari gehituko dizkiogu aurrez nahastuta, ore fin ez oso sendoa lortu arte.
Bete molde bakoitza bere edukieraren 2/3raino, bota gainetik azukre pixka bat eta sartu labean tenperatura ertainean, gutxi gorabehera 25 minutuz edo magdalenak igo eta gainetik koloreztatu arte. Kozinatuta dauden egiaztatzeko, zotz bat sartuko dugu: garbi ateratzen bada, prest daudela ikusiko dugu; bestela, minutu batzuk gehiago utziko ditugu jakiak prestatzen amaitu arte.
Labetik atera ondoren, gurin-kremarekin apaindu. Hori lortzeko, fresa garbiak eta azukrearekin garbituak txikitu behar dira, pasta fina osatu arte, eta, ondoren, gurinarekin elkartu eta irabiatu, krema homogeneoa osatu arte.
Pastel-mahuka batean ahokada kizkurraz sartutako krema honekin, pasteltxoak estali eta galletatxoekin, bihotzekoekin, txokolatezko fideoekin eta abarrekin apaindu. Leku fresko batean gorde, kontsumitu arte, gurin-krema gordetzeko.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
758 | 41,2g | 21,2g | 61,9g | 0,4g |
38% | 59% | 106% | 69% | 6% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Kaloria, gantz eta azukre askoko errezeta gozoa. Ahosabaiarentzat atsegina den arren, noizean behin jan behar da. Marrubiez egina dago, frutarik preziatuenetako bat, zapore bizia eta propietate elikagarri bikainak baititu. C, E eta A bitaminen iturria da, baita burdina, fosforoa, iodoa eta kaltzioa ere. Hala ere, gainerako elikagaiek gantz saturatu eta kaloria ugari dituzte. Gurina, esnea, arrautzak, azukrea funtsezko mantenugaiak ematen dituzten elikagaiak dira, hala nola balio biologiko handiko proteinak, A, C eta D bitaminak, kaltzioa, burdina edo fosforoa, baina azken baturaren ondorioz, errezeta hau egokia da kasu berezietan bakarrik.
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Hipertensión arterial
- Osteoporosis
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Cálculos en la vesícula biliar
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso