Txanpinoi-zopa

Prestaketa
Errezeta hau azkarrago eta errazago egiteko, potoz edo kontserbaz xerratutako txanpinoiak erabil ditzakegu, zatitu beharrik gabe. Sueztitu eta egosi, brick barazki-saldarekin, nahi dugun testura lortuko dugu. Osagai horiek erabili nahi ez baditugu, errezeta tradizionalera jo dezakegu. Txanpinoiak garbitu eta zatitu. Kipulak zuritu eta juliana eran moztu (zerrenda meheak). Lapiko batean olioa berotu eta tipula sueztitu. Kolorea hartu duenean, txanpinoiak eta baratxuri-hortza gehitu. Erregosi, barrengorriak bigun egon arte. Estali barazki-saldarekin eta utzi irakiten 15 minutuz, estali gabe. Txanpinoi-nahasketa irabiagailuaren laguntzaz birrindu, krematsu gelditu arte. Ligatuago geratu behar izanez gero, arto-irin pixka bat bota dezakegu. Gatz-puntuan jarri eta banakako ontzietan zerbitzatu, txanpiñoi salteatuen zatitxoekin eta perrexil xehatu pixka batekin apainduta.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
200 | 12,3g | 2g | 8,7g | 1,3g |
10% | 18% | 10% | 10% | 22% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Txanpinoiek plater gozoa osatzen dute. Horrelako errezeta azkar eta errazak egin daitezke, batez ere denbora asko aurrezten duten ontziratuak erabiltzen badira. Hala ere, hipertentsio edo likido-atxikipen arazoak dituzten pertsonetan, kontsumoa mugatu beharko dute, freskoek baino sodio gehiago baitute. Plater hau, balio kaloriko txikia duelako eta koipe gutxi duelako, egokitzat jotzen da adin-talde guztientzat.
- Ácido úrico y gota
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos en la vesícula biliar
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertensión arterial
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Cálculos renales
- Meteorismo