Villeroy oilasko-bularkiak

Prestaketa
Bota gurina zartaginean eta gehitu irina. Bi minutuz erregosi, sua jaitsi eta esnea pixkanaka-pixkanaka gehitu, etengabe eraginez. Azkenik, gatza eta piperbeltza bota, saltsa arina egin arte.
Salteatu buelta zartaginean oilasko-bularkiaren xerrak. Ondoren, jarri xerra salteatuak plater baten gainean, eta estali bexamel saltsarekin; utzi hozten oilasko-xerren gainean eta solidifikatu bexamel saltsa. Irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu bexamelean bildutako xerrak, eta, ondoren, frijitu olio ugaritan. Berehala zerbitzatu paparrak, tomate-saltsarekin eta entsaladarekin batera.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
---|---|---|---|---|
698 | 36g | 10,1g | 7,7g | 1g |
35% | 51% | 50% | 9% | 16% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
---|---|---|---|---|---|
Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
---|---|
Kaloriak | 2.000 Kcal |
Gantza | 70 g |
Gantz asea | 20 g |
Azukreak | 90 g |
Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Oilasko-bularkia oso kontsumitutako eta jendeak oro har onartzen duen animaliaren zati bat da, bere testura beste haragi batzuk baino bigunagoa delako, zapore delikatua duelako eta jateko erraza delako, ez baitu hezurrik. Ia dena aprobetxatzen da oilaskoaz, eta, horregatik, hainbat modutan presta daiteke. Zehazki, bularkiak dira oilaskoaren zati koipetsuena, nahiz eta, nola egiten diren, plateraren azken kalorio-balioa nabarmen aldatzen den. Kasu honetan, bularkiak bexamelarekin egin eta ondoren frijitzean, kaloriak ugaritu egiten dira, eta, beraz, errezeta hau ez da gomendagarria argaltzeko edo gantzak kontrolatzeko dieta egiten bada. Plater hau oso elikagarria eta osatua da, oilaskoaren proteinak, bexamelaren karbohidratoak eta frijitzeko erabiltzen den gantza ematen baititu. Bereziki egokia da haur, gazte eta nerabeentzat, energia-eskari handiena dutenentzat eta, arrazoi desberdinengatik, pisua handitu behar dutenentzat. Menuak entsalada- edo barazki-platera eta postreko fruta baditu, gehiegizko kaloriak konpentsatzen dira, bitamina, mineral eta zuntzez aberasten da, eta janari orekatua lortzen da.
- Ácido úrico y gota
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Hipertensión arterial
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis
- Alergia a la caseína
- Alergia al huevo
- Cálculos en la vesícula biliar
- Estreñimiento
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Intolerancia al gluten (celiaquía)