“Complete MoisturePlus” lentilletarako likidoa merkatutik kendu du Advanced Medical Optics (AMO) enpresak, eta, ondorioz, produktua erabiltzen ez uzteko gomendatu die kontsumitzaileei, infekzioak areagotzeko arriskua baitago.
AEBetako Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Zentroen (CDC) konpainiak ameba acanthamoeba delakoaren keratitis-kasu askori buruz jasotako informazioaren ondorio da erretiratzea, AMO enpresak zabaldutako ohar baten arabera. Enpresak dio produktua berehala eta bere borondatez kendu duela, eta adierazi du CDCekin eta Estatu Batuetako Medikamentuen eta Elikagaien Administrazioarekin (FDA) lan egingo duela arazoa ebaluatzeko.
Enpresa horrek berak produktu bera merkatutik kendu behar izan zuen iaz, bakterioek eragindako kutsadura baten ondorioz. Bausch and Lomb-ek, berriz, lentillazko likido bat saltzeari utzi behar izan zion, begietako infekzioei lotuta baitzegoen haren erabilera.