AEBko Mayo Klinikako ikertzaileak. haur eta heldu lodi askori kalte hepatikoa eragiten dien mekanismoa aurkitu dute. Gehiegizko gantz-azidoek gibeleko zelulak hiltzen dituen proteina baten erreakzioa eragiten dute, orbainak eta lesioak sortuz gibelean. Estatistiken arabera, obesitatea da gibeleko gaitz kronikoen eragile nagusietako bat.
Horren ondorioz, “gibel gantzatsuaren gaixotasun ez-alkoholikoa” gertatzen da, eta horren eragina C hepatitisarena baino handiagoa da, gibelari egin diezaiokeen kalteari dagokionez. Patologia honen lehen sintomak organo honetan gantza metatzea dira, eta hori pertsona obesoen bi herenetan aurki daiteke.
Beste adierazle bat gibelaren hantura da, batzuetan lesio eta orbainekin. Gibel gantzatsua duten pertsonen %10ek bestelako anomalia hepatikoak gara ditzake, hala nola diabetesa, kolesterol altua eta hipertentsioa.