Alzheimerra oraindik ezin da sendatu, baina bai prebenitu edo atzeratu daiteke. Gutxienez, adituen iritziz, bizi-ohitura osasungarriak (dieta orekatua eta ariketa), adimen aktiboa (irakurtzea, gurutzegramak egitea…) eta gizarte-bizitza osoa izatea funtsezkoak dira gaitz progresibo eta itzulezin horren aurkako borrokan. Espainian, 65 urtetik gorakoen %8k du gaitz hori, eta oktogenarioen %20k.